XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsaldean bertan izan zen hileta.

Negarrari ezin eutsiz alboratu zitzaidan Markos, nire bularra bere malkoen zapi bilakatuta.

Done Sebero elizara sartu ginen.

Hor zeuden erostariak, negar egiten duten emakumeak, hildakoarekin harremanik ez izan arren, familiarengandik zerbait jasoko dutelakoan, edo besterik gabe, besteek beraiengandik espero dutena egiten.

Hastapenean zinkuriren bat besterik ez zuten egiten, geroago, negar zotinak, eta meza erdian halako suertez zeuden negarrez, non mezak ezin baitzuen jarraitu.

Orduan, Markos, bere baitan gelditutako amorrazio osoa askatuz, emakumeengana amildu zen, hiletari guzti hauek tenplutik marrezan izugarriaz botatzen, Kristok tenplutik merkatariak egotzi zituen era berean.

Markosen arreba hil zen astean bertan, kasualitatez enteratu ginen ez zela hil, hil egin zutela baizik.

Inozoaren sagarrondo eta aranondotik pasa ginen, mendira perretxiku bila gindoazelarik bihotza altxatu nahian zehazkiago, eta sasi artean, baserritik ikusten ez zen leku batean ezkutaturik, fruita-zain bitxia begiztatu genuen, upeltxo bat ardo edaten.

Gu ikustean upeltxoa gorde nahi izan arren, Markosek ezagutu egin zuen.

Upeltxo hura nire adiskideak lan egiten zuen olatik ezagertutakoa zen.

Hasieran harritu arren, irribarre egin zion Markosek gizajo hari eta beronek itzuli zigun irriñoa, bere burua mozkorraldiaren lurrunetan berriro ere erortzen utzita.

Gu biok hasi ginen edaten, hark jarraitu.

Markosen ixiltasuna ordaindu nahian, ezkutuka ondoratu zen lastategira, ikuilutik igota, handik zahagi bat ardo ekartzeko.

Gu alaitzen hasi ginenerako tentel hura erabat horditurik zegoen.

Orduan Markosek galdetu zion noiz lapurtu zuen olatik upela eta besteak bere arreba hil zuten egunean izan zela erantzun.